Gelazainen zerbitzua esternalizatzearen aurka egin du ELAk

ELA mobilizatu da Hotusak Bilboko Indautxu Hoteleko gelazainen zerbitzua kanpora ateratzeko plana atzera botatzeko. Erabakia "lan baldintzen aurkako eraso zuzena" izango litzateke, kanporatzeak eskubideak, soldata eta egonkortasuna galtzea ekarriko lukeelako.
"Gelazainak, gehienak emakumeak eta etorkinak, dira hotelen eguneroko funtzionamenduari eusten diotenak, nahiz eta askotan ikusezinenak diren. Kanporatzeak ekartzen du hoteleko plantillakoa izateari uztea, lan eta gizarte loturak hautsiz eta antolatzeko eta defentsa kolektiborako gaitasuna murriztuz ", salatu du ELAk.
Enpresak gainerako departamentuen egoera ere aztertuko duela iragarri du, eta horrek etorkizunean murrizketak egiteko beldurra sortzen du. ELAk erabat arbuiatu du prekarizazioan oinarritutako kudeaketa eredua, eta langile guztiak baldintza duinetan eta kanporatzerik gabe mantentzeko exijitu dio Hotusari. Turismoak onura milioidunak sortzen dituen testuinguru batean, onartezina da hotel zerbitzuaren oinarriari eusten diotenek prekarietate eta babesgabetasun baldintzetan lan egitea.
ELAk gogorarazi du Indautxu Hoteleko esternalizazioa ez dela kasu isolatu bat, baizik eta hotel sektoreko goranzko joeraren isla. Praktika horrek, eraginkortasun ekonomikoaren aitzakian, genero desberdintasuna, esplotazioa eta funtsezko kolektibo baten ikusezintasuna betikotzen ditu.