Lanuzteak Radio Euskadin

2014/05/29
Radio Euskadiko langilegoak bozketa egin ostean bere egin dute enpresa komiteak proposatutako lan uzte eta greba deialdiarekin. Lan uzteak ekainaren 2, 3,4,5,6,7 eta 8 an izango dira eta 12an greba egun guztikoa izango da.

Lan uzteen orduak hauetsek izango dira:Hilak 2, 6,30tik 8,30 ra; hilak 3 10,30 ak 12, 30 rarte; hilak 4, 12, 30 ak 14,30 rarte;hilak 5 ean 21, 30 ak 23,30 rarte; 6 ean 18,30 tik 20,30 ra; 7 an 8,30 tik 10,30 ra; eta hilak 8 an 19 tik 21 era. Hilak 12 an greba egun osokoa izango da.

Mobilizazio hauekin apirilak 29 an Administrazio kontseiluak ( EAJ-EH, BILDU ,LAB, Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiak eta Maite Iturberen baiezko bozkarekin) hartutako erabakia geldiaraztea izango da , gogoratu administrazio kontseiluak hartutako erabakia dela eta 30 lanpostu suntsitu daitzeke.

ELAk bihar ostirala Euskadi Irratia eta Radio Vitoriako komite bileran mobilizazioak egitea proposatuko du.