ELAk ez du parte hartuko espetxe administrazioak gaurko, Merced egunez, deitutako ospakizunetan
ELA,CIG,CCOO,UGT eta CSIFek egun indarrean dagoen kartzela politikaren aurka, mobilizazioetan jarraitzen dugu. Hau dela eta dei egiten diegu langile guztiei espetxe administrazioak gaurko, Merced egunean, deitutako ospakizunetan parte hartu ez dezaten.
Mobilizazio prozesu honen aurrean Angel Yuste Idazkari Orokorrak izan duen jarrera salatu nahi dugu. Espetxeek bizi duten egoera larriaren aurrean ibegiak itxi eta negoziatzeari uko egin dio, benetako errealitate gordina jendarteari gezurren bidez eskutatuz.
ELA ren ustez, ez dago inolako ospakizunetarako arrazoirik, eta Barne Ministrerioak eta Espetxe Erankundeetako Idazkaritza Orokorrak inposatzen duten politika ozen salatzen dugu.
Barne Ministrerioak eta Espetxe Erankundeetako Idazkaritza Orokorrak, espetxetako langileoi soldatak eta eskubide sozial eta laboralak murrizten jarraitzen dute. Espetxe zerbitzu publikoen pribatizazioa etengabea da, eta honek berauen kalitatean begibistakoa den eragina dauka.