ELAk bat egingo du Eleak-Libre mugimenduak Mordaza Legearen aurka Gasteizen eta Donostian deitu dituen mobilizazioekin

2017/06/30
ELAk bat egingo du Eleak-Libre mugimenduak Mordaza Legearen aurka Gasteizen eta Donostian deitu dituen mobilizazioekin
ELAk bat egin du uztailaren 1erako Eleak-Libre mugimenduak Mordaza Legearen aurka Gasteizen eta Donostian deitu dituen mobilizazioekin. Mordaza Legearen urteurrenean, ELAk dei egiten die militanteei mobilizazioan parte hartzera. Izan ere, kode penalaren babespean eta aldez aurretik martxan zen egitura juridiko zurrunaren babesarekin onartu zen Herritarren Segurtasunerako Legeak helburu bakarra zeukan: PPren Gobernuak ezarritako murrizketa sozialen kontrako protesta soziala isilaraztea.

Euskal Herrian, legebiltzar biak, alderdi politiko gehienak eta sindikatu guztiak legearen kontra agertu dira. Halere, asko dira EAEn eta Nafarroan Mordaza Legea aplikatuta irekitako espedienteak: 8.000 baino gehiago EAEn eta 3.000 Nafarroan, 2015 eta 2016an.