Donostiako udaleko langileek itxialdia egin dute, Gabonetako aparteko paga eskatzeko

2012/11/19
Donostiako udaleko langileek itxialdia egin dute, Gabonetako aparteko paga eskatzeko
“Iruzurrik ez. No más engaños” leloa zeraman pankarta zabaldu dute Donostiako Udaleko langileek Alkatearen bulegoaren atarian. Ekintza honen bidez Gabonetako aparteko ordainsaria exijitu eta alkateak egindako proposamena salatu dute. Izan ere, Juan Karlos Izagirre alkateak, 2012ko Gabonetako ordainsaria 2013 uztailekoarekin ordezkatu nahi du.

Bere asmoa gauzatuko balitz, langileek paga bat galduko lukete, inork ez dielako bermatzen etorkizunean galduko soldataren kopuru hori berreskuratuko luketenik.