Zamaketa lanen pribatizazioaren aurkako greba arrakastatsua Bilboko portuan

2008/02/11
Bilboko portuan zamaketa lanetaz arduratzen den elkartearen pribatizazioaren aurkako greba eguna izan da otsailaren 12an. ELAk deitutako protesta honekin bat egin du gehiengo zabalak.

Pribatizazioaren bidez egungo pertsonal egonkorra Aldi Baterako Enpresekin ordezkatuko da eta, bide batez, enpresarien irabaziak nabarmen handituko dira. Batez ere jarduera mafiosoak dituzten enpresarienak.

Bilboko portuaren pribatizazioa posible izan dadin Alderdi Popularrak 2003. urtean onartutako legedia erabiliko da eta Bilbokoa izango da Estatuko lehena zamaketa lanak pribatizatzen.

Greba deialdiaren aurrean enpresariek kanpoko langileak hartuko dituztela adierazi dute eta aurrerantzean grebarekin bat egiten duten sindikatuetako kideak ez dituztela hartuko ere  mehatxatu dute.

Eguerdiko 12:00tan Bilboko Portu Agintaritzaren aurrean elkarretaratzea egin da.