Steilasek eta ELAk Nafarroako Gobernuari exijitzen diote AHTra bideratutako dirua zerbitzu publikoen sendotzera bidera dezatela, Hezkuntza publikora bereziki

2017/11/10
Steilasek eta ELAk Nafarroako Gobernuari exijitzen diote AHTra bideratutako dirua zerbitzu publikoen sendotzera bidera dezatela, Hezkuntza publikora bereziki
Sindikatu biek salatzen dute Gobernuarentzat Hezkuntza ez dela lehentasunezkoa, %1,3ko igoera aplikatzen baitio, aurrekontu orokorra %4,04an igotzen delarik

Steilasek eta ELAk Nafarroako Gobernuari exijitzen diote AHTra bideratutako dirua zerbitzu publikoen sendotzera bidera dezatela, Hezkuntza publikora bereziki. Sindikatu biek salatzen dute Gobernuarentzat Hezkuntza ez dela lehentasunezkoa, %1,3ko igoera aplikatzen baitio, aurrekontu orokorra %4,04an igotzen delarik.

Lurraldea egituratuko duen tren publiko eta sozialaren alde gaude. Ez dugu onartzen Estatuarekin dagoen Itun Ekonomikoa erabil dezatela, ez hemen ez beste inon, abiadura handia finantzatzeko, baizik eta zerbitzu publikoak sendotzeko; hezkuntza bereziki.

 

ABIADURA HANDI GUTXIAGO, ANIZTASUNARI ARRETA GEHIAGO!