Greba mugagabea Cementos Lemonan

2012/11/29
Greba mugagabea Cementos Lemonan
Cementos Lemonako batzarrak aho batez erabaki du kaleratzeen aurkako greba mugagabea egitea abenduaren 5etik aurrera. Izan ere, enpresako zuzendaritza Madrilen UGT eta CCOO sindikatuekin adostutako kaleratze txostena aplikatzen hasi da.

 

Azkenaldian, astero hiru greba egun egiten ari dira langileak, bi aldarrikapen nagusirekin: negoziazioak Lemoako lantegian egitea eta 2012ko martxoan adostutako hitzarmena sinatzea.

Langileok bi hilabete daramatzate kanpatuta enpresaren sarreran.