AMURRIOKO KALE GARBIKETA
ELAk aurreakordioa sinatu du grebari amaiera eman eta KPIa bermatzeko
Hitzarmenak urte eta erdi zeraman blokeatuta. PreZero enpresari azpikontratatutako zerbitzua zen.
ELAk greba mugagabea deitu zuen datorren uztailaren 20tik aurrera Amurrioko Udaleko kale-garbiketako zerbitzuan, PreZero enpresari azpikontratatutako zerbitzuan, hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta zegoelako. Orain, grebaren lehen egunean, aurreakordioa sinatzea lortu du.
Sei langileri eragingo die akordioak. Hauek dira hobekuntzak:
- Bi urteko hitzarmena (2025-2026).
- KPIa bi urteetan, eta 2027an berriro negoziatzea.
- Ordaindutako sei ordu batzarretarako.
- Norberaren gauzetarako bi egun ordaindu gehiago.
- Ordu gehiago medikuarentzat.
- Hirurteko gehiago.
- Ostiral arratsaldeetan lan egin behar dutenentzat 14 €bazkaria ordaintzeko.
Era berean, Amurrioko bide garbitzaileek eskualdeko agintariei dei egiten diete Aialako Kuadrillako greban (zabor-bilketa) irtenbideak proposa ditzaten eta baldintza duinak eskain ditzaten.