NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA

Mobilizazioak Uvesan (Tutera), maiatzaren 19 eta 20rako lanuzteak iragartzeko

Mobilizazioak Uvesan (Tutera), maiatzaren 19 eta 20rako lanuzteak iragartzeko
Tuterako Uvesa enpresako batzordearen gehiengoak (ELAko 7, UGTko 5 eta CCOOko bi) elkarretaratzea egin du gaur, Montes del Cierzoko lantokiko langileen lan-baldintzak hobetuko dituen enpresa-hitzarmen bat negoziatzeko eskatzeko.

Joan den asteazkenean batzarrak egin ziren lantokian, eta langileek txanda bakoitzeko ordubeteko lanuzteak egitea erabaki zuten maiatzaren 19an eta 20an, eta mobilizazioak handitzen jarraitzea, baldin eta lanuzteak ez badira nahikoa zuzendaritzari iritzia aldarazteko.

Batzordearen gehiengoa urtarriletik ari da Uvesa enpresako zuzendaritza mahai gainean jartzen hitzarmen propioa negoziatzeko. Hala ere, hasiera batean negoziatzea onartu zuen enpresak, baina hilabete batzuk daramatza arduragabekeriaz luze egiten. Zentro horretan 700 pertsonak baino gehiagok lan egiten dute.

Tuterako enpresa hori oilaskoak zatitzen eta merkaturatzeko prestatzen aritzen da; bezero nagusia Mercadona da, eta duela hilabete gutxi MHP talde ukrainarrak erosi zuen. Langileen parte handi bat migranteak dira, eta emakumeen portzentaia handia da; beste behin ere egiaztatzen da prekaritatea eta enpresa-mespretxua batez ere kolektibo horietan eta gazteengan gertatzen dela.