Greba Euskadiko Orkestra Sinfonikoan

2017/11/08
Euskadiko Orkestrako langileek greba-deialdia zabaldu dute 2017ko azaroaren 18tik aurrera egiteko, ABAOk antolaturiko opera-jaialdian zehar. Grebaren helburua hitzarmen bat sinatzea da, non kidego horren eskariak jaso, enpleguari eutsi, plantillaren egonkortasuna lortu eta Euskadiko Orkestran murrizketa-aldia amaitutzat joko den.

Negoziazioak hasi zirela urtebetea igaro da, eta Zuzendaritzak ez do erantzunik eman langileen erreibindikazio bati ere: 2010. urtean legez kanpo amortizatu ziren 4 plazak berreskuratzeko bermerik ez dago, ezta etorkizunean lanpostuak iraunarazteko bermerik ere. Oro har, bajak eta erretiroak direnean ez da ordezkorik jartzen; beraz, horrela jarraituz gero, Euskadiko Orkestra arian-arian deseginez joango da.

Eusko Jaurlaritzako ez aurreko Kultura sailburu Cristina Uriartek, ez oraingo Bingen Zupiriak ez dute bildu nahi izan EOSeko langileekin, bi-biei Orkestraren egoera larriaren berri eman bazaie ere.

Gaur egun gastua murrizteko irizpidea gailendu da, Orkestra sortzeko hasierako helburuaren kaltetan: musikaren kalitatea eta gizarte-eginkizuna. Nahiz eta aurrekontua izan, 2012-2015 aldian soldatak ordaintzeko diru-kopuruak 1.500.000 euroko jaitsiera izan du, gastuan murrizketak egin direlako.

Ostera, ikaslearen papera gehiegikeriaz baliatzen dira. Ikasle batek 6000 € ordaindu behar du master bat egiteko, eta Orkestran leku bat izateko; baina horrela egiturazko lanpostuak legez kanpoko eran betetzen dira.

Euskadiko Orkestrako langileek borrokan jarraituko dute, benetako hitzarmen bat lortu arte, hots, lan-baldintzak eta lanpostuak bermatuko dituen eta murrizketa-politika bukatuko duen hitzarmen bat lortu arte.