Txingudiko Zerbitzuak - Irungo eta Hondarribiko ur eta hondakin zerbitzua kudeatzen duen enpresa
Negoziazioen blokeoa salatu dute langileek, 23 greba egunen ondoren
Greba batzordeak zuzendaritzaren negoziazio borondaterik eza salatu du prentsaurrekoan, eta Irungo eta Hondarribiko udalei duten erantzukizuna hartzeko eta inplikatzeko eskatu die. Langileek erosahalmenaren 16 puntu galdu dituzte, eta azpikontratek baino gutxiago kobratzen duten bitartean, enpresako zuzendaritzak nabarmen igo du soldata azken urteetan: 94.000 euro kobratzen ditu urtean, Irungo alkateak baino 23.000 gehiago.