ELAk Metro Bilbaoko lan hitzarmena salatu du
2008/07/21
ELAk, Metro Bilbaoko sindikatu nagusiak, zuzendaritzak eta CCOO, UGT, LAB eta ESK sindikatuek sinatutako hitzarmena salatuko du epaitegian. Uztailaren 18an, CCOO, UGT, LAB eta ESK eta enpresako zuzendaritak Metro Bilbaoko hitzarmena sinatu zuten.
Akordio hau negoziazio mahaitik kanpo sinatu egin da, eta sinadura honetara heltzeko egin diren bilerak mahaitik kanpo egin dira, negoziazio mahai baztertuz.
ELAren iritziz jokaera hau oso larria da. Izan ere, sinatzaileek zuzanditzaren nahia betetzeko eta, bide batez, sindikatu nagusiak alde batera uzteko joku arauak apurtu dituzte.
Komitea horrela osatuta dago: ELA 5 ordezkari, CIM 3, CCOO 3, UGT 3, LAB 2 eta ESK 1.