Lanbideko greba bertan behera geratu da

2015/05/20
Lanbideko greba bertan behera geratu da
Lanbideko langileek erabaki dute maiatzaren 21erako deituta zegoen greba bertan behera uztea, arratsalde honetan Gasteiz, Bilbo eta Donostian izan diren batzarretan.

ELAk batzarren erabakia onartu eta Eusko Jaurlaritzari exijitu dio lehenbailehen has dezala sindikatuekin edukiak izango dituen benetako negoziazio prozesu bat; halaber, sindikatu honek adierazi du prest dagoela mobilizazioei berriz ekiteko, administrazioaren proposamenetan orain arteko posizioak aldatzen ez badira; Lanbideko beharginak erabat izan baitira hauen aurka. Gobernuaren jarrera aldatu izana plantillak egin dituen mobilizazio eta lanuzteen ondorio izan da.