Bizkaiko Diputazioko langileak kalitatezko zerbitzu publikoaren alde

2012/02/21
Bizkaiko Diputazioko langileak kalitatezko zerbitzu publikoaren alde
Bizkaiko Diputazioko eta Gizarte urgazpenerako foru erakundeko delegatuak kontzentrazioa burutuko dute gaur goizean Leioako egoitzan, bertako langileekin batera, zerbitzuaren prestazioan zein lan baldintzetan ordezkapenen murrizketen ondorioz gertatzen ari den okerragotzea salatzeko.

Gizarte Urtgazpenerako Foru Erakundeak (GUFE), behar gehien duten kolektiboei ematen die zerbitzu eta babesa; hirugarren adineko egoitzak, tutoretza duten umeen etxebizitzak, minusbaliotasuna duten pertsonen egoitzak, etabar. 2010. urteaz geroztik, Gufe-k arlo hauetan langile ordezkapenak murriztu egin ditu. Lehen murrizketa %25ekoa izan zen baina orain %34 gehitu behar diogu Foru Aldundiaren aurrekontua aintzat hartzen badugu.

Datu hauek zer esan nahi dute? Gaixotasun, baimen edo oporren ondorioz izaten diren gabeziak, neurri handi batean ez direla betetzen eta honen ondorioz, langile faltagatik, zerbitzu publikoa bete gabe geratzen dela. Oso deigarria da ohiko edo eguneroko langile kopurua, GUFEk berak gutxiengoak ezarri behar direnean (grebetan adibidez) jartzen dituenak baino txikiagoak direla. Hala eta guztiz ere, ez dituzte hauek ordezkatuko dituzten langilerik kontratatzen.

Ondorioak oso larriak dira:

  • Erabiltzaileak pairatzen ditu langile faltaren ondorio nagusiak. Langile faltaren ondorioz, Adineko pertsona dutxatzen ez denean, gure etxebizitzetan ditugun umeei eskola-ordutik kanpoko jarduerarik bermatu ezin diegunean, minusbaliotasuna duten umeei irteerak eta txangoak ematerik ez dugunean, instalakuntzak behar diren moduan garbitu ezin direnean,... Ehunka adibide jarri ditzazkegu, zoritxarrez.
  • Denok dakigu lankide bat falta denean zer gertatzen den: gainontzekoen lan-karga handitu egiten dela. Kontuan eduki behar da ez dugula makinekin edo torlojuak egiten lan egiten, pertsonekin baizik. Murrizketak, gure bizkar gainean erortzen dira zuzen-zuzenean, hau da, betikoen bizkar gainean... Gure nagusien bizkarren gainean ez, noski! Langileak jasatzen duen presioa oso handia da, besteak beste, dagozkion baimen eta lizentziak ez hartzeko, naiz eta justifikatuak izan.
  • Egoera ekonomiko larri honetan, arduragabekeri itzela da enplegua suntsisea. Ordezkapenak lan-kontratuak suposatzen dute eta hauen bitartez, pertsona horiek beraien bizi baldintzak duin bihurtu ditzakete.

Murrizketa hauen aurrean, Aldundiko zein Gufe-ko agintariek beraien pribilegioak ez dituzte kentzen ez eta murrizten: gehigarri pertsonalak, dedikazio gehigarriak, dietak, kotxe ofizialak, taxiak, “visa”k... mantentzen dira (hauek guztiak urtero 8 milioi eurotik gorako gastua suposatzen dute). Hau guztia gutxi balitz, superestruktura ere mantentzen dute: nagusiak, nagusi-ordeak, aholkulariak...