Eraso berri bat Loiuko adin txikiko egoitzan, ratioak ez errespetatzearen ondorioz

2012/11/07
Beste langile bat erasotua izan da eta horrek erakusten du egoitzak ez dituela Foru Aldundiak finkatutako ratioak ererspetatzen. ELAk eta lantokiko enpresa batzordeak erasoa salatu eta Terciarios Capuchinos kongregazioa eta Foru Aldundia egiten ditu gertatutakoaren erantzule.

 

ELAk salatu zuen adin txikikoen harretarako egoitzako langileek bizi zuten egoera jasanezina zela, Foru Aldundiak finkatutako ratioak errespetatzen ez zirelako. Egoera horrek zerbitzuaren kalitatea kaltetzeaz gain, langileen osasuna eta lan segurtasuna ere arriskuan jartzen ditu. Azken erasoa azaroaren 1an gertatu zen, azken 2 hilabeteetan izaniko bostgarrena. Hezitzaile bat hiru adin txikikok erasotu ostean Gurutzetako Hospitalean artatu zuten, belaunean zaintiratua eta hainbat ubeldura eragin ziotelako. Langilea une hauetan baja egoeran dagon, lan istripua tarteko.

ELAk eta lantokiko langile batzordeak aurrez ere salatu izan du eta egoera jasanezin horren berri eman izan dio Foru Aldundiari nahiz egoitza kudeatzen duen Terciarios Capuchinos kongregazioari. Zoritxarrez baina, langileen eskaerei ez erantzuteaz gain, errealitatea ezkutatzen saiatu dira. Legez finkatutako ratioak ez errespetatzeak langileen osasuna arriskuan jartzen du. Horregatik, bide juridikoak baliatuz salaketak abian jarri eta mobilizazioak egitea aztertzen ari dira, ratioak errespetatu eta eraso berririk errepika ez dadin.

San Jose Artesano egoitza Loiun dago kokatuta. Adin txikiko atzerritarren harretarako egoitza da, Bizkaiko Foru Aldundiaren ardurapekoa. Egun Terciarios Capuchinos kongregazioak kudeatzen du.