ELAk parte hartu du nazioarteko topaketetan
ELAtik, Janire Landaluzek, Azterketa Bulegoko kideak, parte hartu du egungo pentsio sistema publikoa jasaten ari den erasoen inguruan hitz egiteko. Landaluzek Europa mailan aplikatzen ari diren politikak salatu ditu. Europako Funtsak jasotzeko baldintzen artean pentsioen erreformak aplikatzea exijitzen du. Erreforma hauen helburu nagusia pentsio berriak txikiagoak izatea da. Eta etengabeko prozesua da. Horren adibidea iaz onartu zen erreforma da. Hortan ajuste berriak 2025eko martxoan aplikatu behar izango direla jasotzen da.
ELAko kideak salatu du ezker politikoaren papera. Alderdi “aurrerakoiek” pentsioen erreformak onartzen dituzte, murrizketei ezetz esan edo gutxieneko pentsio duin bat defendatu beharrean, austeritatearen esparrua ontzat emanez. Horrela, EH Bilduk, Sumak edo Podemosek bat egiten dute PSOE, PP, EAJ edo Geroa Bai bezalako alderdien jarrera tradizionalekin.