35 eguneko greba Indautxu Hotelean (bilbo)

Pisu zerbitzarien kontzentrazioa lan baldintzen okertzea salatzeko

Pisu zerbitzarien kontzentrazioa lan baldintzen okertzea salatzeko
Greban dauden Indautxu Hoteleko pisuko zerbitzariek elkarretaratzea egin dute establezimenduaren aurrean, 35. greba egunen, jabe den Hotusa taldeak (Orliena Hotels eta Eurostars) zerbitzu hori Citius Solutions S.L. enpresari esleitu diola salatzeko.

Hotusa Taldeak 350 hotel baino gehiago ditu eta merkataritza sare bat dituen enpresa taldea da. Kanporatze horrekin, langileen ‘kostuak’ merkatu nahi ditu, eta ondorioz, urteetan zehar Bilboko hotelik esanguratsuenetako bateko langileen lan baldintzak eta eskubideak okertu. "Bota egin nahi gaituzte, merkeago azpikontratatzeko. Ez dugu onartuko. Gutako batzuek 35 urte daramatzagu hotel honetan, eta ez dugu onartuko behin erabili eta botatzeko eskulan gisa tratatzea ", salatu dute langileek.

35 greba egun hauetan, egunero piketeak egin dituzte, eta enpresak antisindikaltzat jotzen dituzten jokabideak izan ditu; delegatuak epaitegira eraman ditu greba legez kanpo uzten saiatzeko, eta greba-batzordea Indautxu hotelera sartzea oztopatu du, grebalarien lana legez kanpo betetzen ari zirela ez egiaztatzeko.

ELAko langileek lan baldintzak ez okertzeko eskatu diote Hotusa taldeari, baita ordezkariekin benetako elkarrizketa bat irekitzeko ere. Bestela, mobilizazioekin jarraituko dute, lan eskubideen alde.