Astelehenean Barakaldon izan zen istripu hilgarria salatzeko elkarretaratzea
2016/01/13
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta EHNE sindikatuek elkarretaratzea deitu dute gaur Barakaldon iragan astelehenean izandako lan istripu hilgarria salatzeko. Aurtengo bigarren lan-istripu hilgarria izan da. ELAren iritziz lan-istripuen atzean prekarietatea dago eta gaitz hori bereziki larria da autonomoena bezalako kidegoetan.