Hauteskunde sindikalak Nafarroan: ELA da gehien hazi den sindikatua 2016ko urtean

2017/01/27
2016ko abenduko behin betiko datuen arabera ELAk ordezkaritzaren %22,74 lortu du Nafarroan (1.359 ordezkari, guztira diren 5.975 ordezkaritik). Datua esanguratsua da, eta aditzera eman digu langile nafarrek bizkarra eman diotela UGT eta CCOOen eredu sindikalari.

Hori horrela, ELA izan da 2016 urtean gehien hazi den sindikatua, bai portzentajearen aldetik (%0,86), bai ordezkari-kopuruaren aldetik (60 ordezkari gehiago, urte-hasieran baino).

HAUTESKUNDE SINDIKALETAKO ORDEZKARITZA-PORTZENTAJEA 2016 URTARRILETIK ABENDURARTE

    Iturria: Nafarroako Gobernua

Gainera, lurralde osoan ordezkaritza homogeneoa duen sindikatu bakarra gara gu. Gure ordezkaritza-maila %20tik gorakoa da Nafarroako eskualde guztietan, Erriberan ere bai. Eta sindikatu nagusia da Iparraldean, Sakanan eta Iruñerriko industrialdeetan.

Bestalde, nabarmendu beharrekoa da UGT eta CCOO, batera, ez direla jada iristen ordezkaritzaren %50era. UGT eta CCOOen baturak 2010ean ordezkaritzaren %55,59 lortu zuen; baina 2016ko ekainaren bukaeran %49,42ra jaitsi da. Datua esanguratsua da, eta aditzera eman digu langile nafarrek bizkarra eman diotela UGT eta CCOOen eredu sindikalari. ELAren ustez bi sindikatu hauen klase langileriari hurbiltzeko daukaten zailtasunak partehartze instituzionala eta gobernuekiko daukatean dependentzia ekonomikoa dira.

2016ko bukaerako ordezkaritza-datu horrekin ELAk goia jo du bere orain arteko ibilbidean; eta enpresetan UGTren eta CCOOen alternatiba nagusia bilakatu da.

ELAren ordezkaritza handiagoak indar-korrelazio hobea dakarkie langileei, eta abiapuntu hobea izanen da lantokietan gauzak antolatzeko, eta lan-erreformen ondorioak saihesteko.