hauteskunde sindikalak - nafarroa

ELAk 2025eko hauteskunde sindikalak irabazi eta inoizko ordezkaritzarik handiena du Nafarroan

2026/02/03
ELAk 2025eko hauteskunde sindikalak irabazi eta inoizko ordezkaritzarik handiena du Nafarroan
ELAk 1.677 ordezkarirekin amaitu du 2025 urtea, urte hasieran baino 71 gehiago.

2025eko abenduko behin betiko datuen arabera, ELAk %23,29ko ordezkaritza du, hau da, sindikatuak inoiz izan duen ordezkaritzarik handienarekin itxi du urtea. Gogoratu behar da 2022an ELAk %23,10ean itxi zuela urtea, orain arte bere sabai historikoa zena.

Iaz, ELA izan da ordezkaritzan gehien hazi den sindikatua, 0,52 puntuko igoerarekin. LABek 0,20 puntu egin du gora, eta UGTk eta CCOOk, berriz, 0,24 eta 0,40 galdu dute, hurrenez hurren.

Ordezkaritzaren bilakaera hauteskunde sindikaletan 2025ean ( %)

2020tik, ELA izan da ordezkaritzan gehien hazi den sindikatua, eta UGT eta CCOOra hurbiltzea eta LABetik aldentzea lortu du. Zehazki, urte hauetan, ELAk UGTrekiko aldea murriztu du: 113 ordezkaritik 89ra, CCOOrekiko aldea 109tik 24ra, eta LABekiko aldea 295etik 376 ordezkarira. Datu hauekin, ELAk 24 ordezkari baino ez ditu behar Nafarroako bigarren sindikatua izateko, eta hori lortu du dagoeneko 50 langile baino gutxiagoko enpresetan.

 

UGT-ELA diferentzia

CCOO-ELA diferentzia

ELA-LAB diferentzia

2020

113

109

295

2025

89

24

376

Hauteskunde sindikalen joerak eta bilakaerak indartu egiten dute finantzaketa autonomia eta independentzia politikoa dituen erakundea izateko ELAren apustu historikoa. Gainera, ELAk Erresistentzia Kutxa du, eta erabakigarria da lan baldintzak hobetzeko borrokari aurre egiteko orduan.

Azkenik, ELAk bere militantziaren lana azpimarratzen du, funtsezkoa izan baita ELAk jazarpena eta diskriminazioa jasan dituen urteetan. Bere militantziari esker, sindikatuak UGT eta CCOOekiko duen distantzia nabarmen murriztea lortu du, nahiz eta Nafarroako Gobernuek (baita oraingoak ere) sindikatu horiek eta patronala gainfinantzatu.