Bihar lanuztea Osakidetzan

2014/11/05
Azaroak 6, osteguna, goizeko 11etatik aurrera, Osakidetzako langileak grebara deituta daude. Galdutako enplegua berreskuratzeko, lan-karga onargarriekin lan egiteko, osasun zerbitzua hobetzeko eta soldata diskriminazioak kentzeko mobilizazioak dira.

Osakidetzan ordezkaritza dugun sindikatuok osasun zerbitzua hobetzeko negoziaketa borondatea berresten dugu. Osakidetzako langileek hainbat murrizketa pairatu dituzte azken urteetan, bereziki lanpostu galera izugarria, eta horrek osasun zerbitzuaren kalitatea okertu du. Gure negoziaketa apustuak errealitate honi erantzuten dio.

SATSE, ELA, LAB, SME-FHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok enpleguari buruzko konpromiso argi bat, lan-kargen hobekuntza eta garapen profesionalaren eteteak ekarri duen soldata eskala bikoitza kentzea lortu arte mobilizatzen jarraitzeko asmo irmoa berresten dugu.

Azken hiru urteetan 3.000 lanpostu suntsitu dira Osakidetzan, 8.000 langile hilero ari dira lanean behin-behineko kontratuekin eta urtero 500 langiletik gorak hartzen dute erretiroa. Magnitude horien aurrean bi urteren artean 474 lanpostutako Eskaintzaz hitz egitea lanpostu suntsiketa eta prekarietatearen aldeko apustua izateaz gain, gizartea osoari burla egitea da. 

Osakidetzari Legebiltzarrean onartutako enpleguari buruzko Ez-legezko proposamenari kasu egitea eskatzen diogu, honekin negoziaketa erreal bati ekitea eta gure eskakizunei buruzko gezurrekin gizartea pozoitzeari uztea eskatzen diogu.

Era berean, neurrigabeko Gutxieneko Zerbitzuak salatu nahi ditugu. Osakidetzaren urduritasunaren seinale da eta argi erakusten du langileak isilarazteko asmoa duela.

Horrengatik guztiarengatik, langileei biharko paroetan parte hartzeko deia luzatzen diegu, goizeko txandatan 11etan hasiko dira eta arratsaldeko lehen 4 orduetan ere eragina izango dute, era berean, eguerdiko 12etan Bilboko Kale Nagusiko 62 zenbakian, Gasteizko Araba Kaleko 45 zenbakian eta Donostiako Pio XIIn izango diren kontzentrazioetan parte-hartzera dei egiten dugu. Langileon duintasuna eta gizarte osoaren osasun zerbitzua jokoan daude.