Abenduaren 9an greba Lanbiden
ELAtik eta LABetik eskatzen dizuegu Lanbideko langileoi bat egin dezazuen greba-egun horrekin. Kontuan hartu behar duzue Lanbideko negoziazio-mahaira oraindik ez dutela deitu, negoziazio-egutegirik ez dutela aurkeztu —eta alde biko bileran hori egingo zutela hitzeman zuten—, eta Administrazioak lanpostuen zerrendari buruz duen ikuspuntua itxia dela —ez da aldatu Funtzio Publikoarekin eta Lanbiderekin izandako alde biko bileretan—. Berriz ere, mobilizazio-gogoa moteltzeko asmoz, esan dute laster batean deituko dutela mahaira. Hori bera esan zuten beste behin ere, eta azkenean ez zuten beren hitza bete.
Greba-egun horren bidez Lanbideko langileek premiatu egingo dute gobernua. Mobilizazioak lortu duen oihartzuna handia izan da, baina orain egindako ahaleginei eutsi behar diegu, Funtzio Publikoaren eta Lanbideren jarrera zeharo eraldatu nahi badugu. Hori da bide bakarra posizio sendoa izateko deitu beharreko negoziazio-mahaian, deituko dutenean.