ELAk bat egiten du “herriko tabernak” epaia dela eta larunbaterako antolatu diren elkarretaratzeekin
2014/07/30
Epaiaren bidegabekeria ikusita, balorazioa egin eta gero, ELAk bat egitea erabaki du larunbaterako Sortuk deitu dituen bilkuretara.
ELAk dei egiten dio bere militantzia eta afiliazioari, bereziki, eta herritar orori parte har dezan bilkura hauetan epaiarekin bere desadostasuna agertzeko, antiterrorista legeak deusezteko eta eskubide zibil eta politikoak berrezartzeko.
ELAren zuzendaritzako arduradunek ere parte hartuko dute hiriburu ezberdinetan antolatu diren bilkuretan. Konkretuki Adolfo Muñoz “Txiki”, ELAko Idazkari Nagusia, Gasteizko bilkuran izango da.
Bilbo, 2014.eko Uztailaren 31ean