Espainiar Gobernuak, 2015 erako ere , enplegu publikoaren suntsiketa eta eroste ahalmenaren galeraren aldeko apustua
Espainiar Gobernuak , beste urtebetez soldata izoztuko duela iragarri du eta lanpostu suntsiketa jarraituko duela. Hezkuntza eta osasun alorretan anpostuak osatzeko aukera, erretiro, heriotza edo baja kasuetan % 50 izango da.
Enpleguan, berriz, 2011 tik hona suntsitutako lanpostuak 500.000 tik gora dira iadanik.
2015 erako ezarri nahi diren murrizketa berri hauekin , langileen eroste- ahalmena % 22 tikgora jeitsi da 2010 etik hona. Bestalde, 2012Ko aparteko pagaren %25ko itzulera hauzitegietan irabazitako epaien ondorioa da.
ELAk espainiar gobernuari exigitu dio lasterketa austerizida honi amaiera eman diezaiola, kohesio soziala, zerbitzu publikoak eta langileen lan kondizioak txikitzen ari baita; azken urteotan galdutako enplegua, eskubide laboral eta sozial guztiak berreskura ditzala, eta Hego Euskal Herriko administrazioetan lan egiten duten langile guztiei utz diezaiela gure esparruan izan beharreko lan-baldintzei buruzko erabakia hartzen.
Erabakiokin zerbitzu publikoei eta beroietako beharginei egiten ari zaizkien murrizketak finkatu egiten dira. ELAk, aldiz, zerbitzu publikoak garatzeko hautua egiten du, izan ere, enplegatu publikoen ahaleginaz beste ez baitira gutxieneko kohesio sozialari eusteko gauza.
Bestalde, ELAk bileran egon diren, Urkulluren eta Barcinaren gobernu kideak, Estatu Espainiarreko kideak murrizketak adierazi direnean erakutsi duten pasibotasuna salatu nahi dugu. Eta berriro ere , exijitzen diegu Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, Foru-Aldundiei eta tokiko erakundeei defendi dezatela nork bere erabakitzeko esparrua, eta erabaki hauei jarripennik ez diezaietela egin.Beste behin, gure botere publikoek erabaki egin behar dute politika sozialen transmisio-uhal huts izan nahi duten ala, kontrara, gizartearen aldeko apustua egingo duten.
Azkenik, langileei dei egiten diegu mobilizazioetan jarraitzeko; hau da geratzen den bide bakarra, ebasten ari zaizkigun baldintza laboral eta sozial guztiak berreskuratu nahi baditugu behintzat.