Langile publikoei lapurtutako aparteko sariarekin iruzurti dabil Nafarroako Gobernua

2015/06/23
UPN gatazka hau konpondu gabe badoa eta bere arduragabekeriaren kudeaketa hurrengo gobernuari utziko dio. ELAk azpijokoak baztertzeko, 2012n lapurtutakoa itzultzeko eta galdutako eroste ahalmena bueltatzeko exijitzen du.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Orkorrak Foru Erkidegoko Administrazio Publikoetako Mahai Orokorreko sindikatuei jakinarazi die uztailaren lehenengo egunetan abenduko aparteko sariaren %74,96 aurreratuko diela bere langilee.

Bere garaian ELAk salatu zuen bezala, aparteko sarien aurrerakina inor engainiatzeko balio izan ez duen trikimailua da. Asmatu berria duten aurrerakin partzial honen formulak 2012n langile publikoek pairatutako iruzurra denboran luzatu besterik ez du egingo.