ELAk Ibone Bengoetxearen kontratazioaren inguruko xehetasunak eskatuko ditu EITBko Administrazio kontseiluan
Martxoaren 17an, prentsan jakinarazi zenez, Bizkaiko Foru Alduandian bere kargua utzi berri duen Ibone Bengoetxeak, EITBko Zuzendaritzako kide izendatuko dute. ELAren ustez, EITBko zuzendaritzak egindako izendapen hau azken urteetan hartzen ari den erabakien kapitulu berri bat besterik ez da, eta bere sorreran markatutako ildotik gero eta gehiago urruntzen ari denaren beste adibide bat.
Hortaz, martxoak 30eko Administrazio Kontseiluko bileran ELAko ordezkariak berriz helaraziko dio hausnarketa hau EITBko zuzendariari eta kontratazio horren inguruan xehetasunak eskatuko ditu.