Langileak greban daude Aldundiaren Garbiketako soldaten parekatzearen alde
Horregatik, haien aldarrikapena oso argia da: hitzarmen horren aplikazio-eremuan sartzea eskatzen dute, edo, bestela, soldata-baldintzak parekatzea.
Langileen ustez, justifikaezina da soldata-alde hori egotea (8.000 euro urtean) Euskalduna Jauregian lan egiten dutenean. Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresa publiko bat da, eta erakunde horrek finantzatzen du.
Grebaren aste hau langileek konponbide bat eskatzeko egin dituzten beste lanuzte eta mobilizazio batzuen ondoren iritsi da. Hala ere, aurrera egin beharrean, gatazkak blokeatuta jarraitzen du.
Hasiera batean negoziazio-bide bat ireki bazen ere, enpresak (ISS) eten egin ditu elkarrizketak. Bestalde, Euskaldunako zuzendaritzak ere ez du gatazka konpontzeko borondaterik erakutsi, ezta langileen eskaerei erantzun bat ematekorik ere.
Langileek erantzukizuna beren gain hartzeko, negoziazioei berriro ekiteko eta konponbidea bilatzeko eskatu diete ISS enpresari, Euskaldunako zuzendaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari. Langileek mobilizatzen jarraituko dute, beren aldarrikapenei erantzun zuzena eman arte.