Babes zabala izan du Arabako Aldundian deitutako lanuzteak
2014/12/16
Arabako Foru Aldundian gaurko deitutako bi orduko lanuzteak gehiengoaren babesa izan du, bertoko 880 langile ingurutik %60ak eman diolarik babesa greba deialdi honi.
Azken hiru urteotan eta Alderdi popularraren gobernupean, aldundiko langilegoa etengabeko murrizketak jasatzen ari da, esaterako lansarien %21,7ko galera medioa, lanaldiaren igoera eta lan kargen igoera ordezkapen ezak eta bakanteen ez betetzeen eragiñez, baimen egunen kentzea etab. Murrizketa hauek, aldundiko langileen lan baldintzetan eragiteaz gain, erakunde honek eskeintzen dituen zerbitzu publikoen kalitatean eragin kaltegarriak dituzte, zerbitzu batzuk ezabatu ere egin direlarik langile eta errekurtso gutxiago daudelako.
Aldundiko langilegoak bere lan baldintzen negoziazioa aldarrikatzen du, iñoiz baino beharrezkoagoak diren kalitatezko zerbitzu publiko duin batzuen alde.