Lakuntza (NAIZ irratia): "Egiaztatzen bada gertatutakoaz jakitun zela, Sagardui Osasun sailburuak dimisioa eman beharko luke"

2021/01/27
Lakuntza (NAIZ irratia): "Egiaztatzen bada gertatutakoaz jakitun zela, Sagardui Osasun sailburuak dimisioa eman beharko luke"
ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak osasun pandemia betean Santa Marina eta Basurtuko ospitaleetako arduradun ohiek txertoa modu irregularrean jaso izana salatu du NAIZ Irratian. Fokua bi pertsonen gainean jarri den arren, txertaketa irregularra "noraino heldu den" ikertzea beharrezkotzat jo du, eta halako gertakariak Lakuak osasun publikoan egin duen "kudeaketa txarrarekin" lotu ditu. Kudeaketa txar horren eredu, Osakidetzan nagusi den behin-behinekotasuna aipatu du Lakuntzak, "badira 30 urte behin-behinekotasunean eman dituzten langileak".