Negoziazioek blokeatuta jarraitzen dute
Udalhitzen mahaia osatu zenetik urtebete baino gehiago igaro denean, negoziazioak ez du ia aurrera egin, eta EUDEL, EAJ, EH Bildu eta PSE osatzen duten alderdiek negoziazioa blokeatzen jarraitzen dute.
Aurreko mahaian hainbat konpromiso hartu zituen Eudelek, besteak beste, orain arte mahaian hitz egin dena proposamen batean jasotzea. Hala ere, hori ez da gertatu, eta, beraz, mahaietan edukiak falta dira oraindik, alderdien proposamenetan ez dago zehaztasun handirik, eta Eudel erabiltzen ari den metodologia ez da argia. Hurrengo mahaia maiatzaren 29an izango da, eta Eudelek proposamen berri bat ekarriko du. "Ikusiko dugu konpromiso hori zertan datzan eta nola gauzatzen den", dio ELAk.
ELAk EUDEL osatzen duten alderdi politikoei eskatu die interes alderdikoiak alde batera uztea eta Udalhitz hitzarmenaren negoziazioan jasotakoak mahai gainean jartzea.