Elkartasuna Argentinako CTA sindikatuarekin
Protestak arrazoi ezberdinengatik hasi dira: Jujuy-ko probintzian estatu-funtzionarioek soldata eta lan baldintzen hobekuntak eskatzen dituzte; Tierra del Fuego-ko kasuan irakasleek eta kamioilarien protestak gobernu probintzialaren akordioen ez-betetzeagatik dira, eta Neuquen-en kasuan Gobernuak eta Estatu Batuetako petroleo-multinazional batek (Chevron) sinatu duten akordio bategatik, herriaren ezkutuan eta ondorio oso txarrak izango dituena arlo sozial, ingurumenean eta osasunean.
Hiru kasuetan Gobernuaren erantzuna berdina izan da, protestak eta borroka sozialak erreprimitu, manifestatzen zeudenen atxiloketa eta kasu batzuetan langileen prozesamendu judizialak.
CTA-k Buenos Airesen deitutako manifestazioa batean, gertatzen ari dena salatzeko, beste greba sozial baten eraikuntza baterako deialdia egin zuen eta Herri Kontsulta bat eskatu zuen ororen ongiaren berreskuraketarako.
Manifestazioan ELA-ren elkartasuna aipatu zen.