Gipuzkoako errepide mantentze lanetako enpresekin akordioa lortu du ELAk

2017/01/13
Gipuzkoako errepide mantentze lanetako enpresekin akordioa lortu du ELAk
ELA eta Gipuzkoako errepideen mantentze lanetarako Aldi Baterako Enpresen Batasuna aurre-akordiora iritsi dira gaur arratsaldean. Ondorioz, duela hamar hilabete baino gehiago hasitako greba bertan behera uztea erabaki dute langileek.

ABEE Aldi baterako enpresa elkarte bakoitzak bere lan hitzarmena izango du.  Hitzarmenok Espainiako lan erreformaren kontrako klausulak eta lanpostu mailaketaren berezitasunak jasoko dituzte.

Aurre-akordioaren xehetasunak datorren asteartean emango dira prentsaurrekoan.