ELAk 2012ko aparteko ordainsaria ordain dadila exijitzen du, izan ere Estatuak ez baitu legea errekurritu

2013/04/05
ELAk soldataren ehuneko 7aren ordainketa baimentzen duten arauak sendoak direla uste du eta Gobernuko Ordezkaritzari exijitzen dio udalen kontra jarritako helegiteak atzera bota ditzala

ELAk, Nafarroako Administrazio Publiko orori (Foru Gobernuari, udalei, mankomunitateei, NUPeri...) eta enpresa publikoei 2012ko abenduko aparteko saria ordain dezaten exijitzen die. Izan ere, Estatuak ez baitu 28/2012 Foru Legea errekurritu. Hortaz, aipatu legea sendo bihurtzen da eta administrazio guztiak derrigortzen ditu “eroste ahalmenaren galera gelditzeko, aparteko sariaren pareko izango den norbanako soldata osagarri bat“ ordaintzera. Hilabeteak bota ditu ELAk, aparteko saria kentzen duen legerik ez dela onartu esaten. Oraingoan, Estatuak osagarri hori onartzen duen 28/2012 Foru Legea errekurritzeari uko egin dienez, ezinezkoa da osagarri hura ez ordaintzea. Nafarroako arduradun politiko guztiak, beraz, soldataren ehuneko 7a ordaintzera derrigortuak daude (PPren aginduei jarraiki lapurtu zena).

Bestetik, ELAk Gobernuko Ordezkaritzari Nafarroako hainbat udalen kontra jarritako errekurtsoak bertan behera utz ditzan exijitzen dio. Udal hauek aparteko saria edo soldata osagarria ordaintzea erabaki zuten udalak dira. Ez du inongo zentzurik 28/2012 Foru Legea sendo bihurtzeak haren kontrako helegiterik jarri gabe eta legearen aplikazioaren kontra egiteak. Edozein kasutan, ELAk, lehen bezain tinko jarraituko du 2012ko abenduko aparteko saria auzitegietan erreklamatzen. Horretarako, Nafarroako langile publiko guztiek zein enpresa publikoetakoek ELAra jo dezakete, ELAk haien demandak kudea ditzan urteko soldataren % 7a berreskuratu arte.