Mercabilbao

Hitzarmen kolektiboa sinatu du ELAk 2025-2027 urteetarako

Hitzarmen kolektiboa sinatu du ELAk 2025-2027 urteetarako
Guztira, 500 pertsonari eragingo dio hitzarmenak eta plantillaren erdia langile migratuak dira. Mercabilbaoko prekaritateari aurrre egiteko urrats garrantzitsua da.

ELAk, %93ko ordezkaritzarekin, Bizkaiko Fruten eta Barazkien Biltegi Jabeen eta Bananen Biltegi Jabeen Hitzarmen Kolektiboa sinatu du 2025-2027 urteetarako, KPI gorako soldata igoerarekin.

Bederatzi bileren ostean, ELAk lortu du patronalak ezarri nahi zituen lan baldintzen murrizketak alboratzea, eta akordioa sinatu du langileen erosahalmena bermatzeko. Izan ere, KPIaren gorako soldata igoerak jasotzen ditu kontzeptu guztietan, hala nola: oinarrizko soldatan, garraio plusean, gaueko lanagatiko plusean, kilometrajean, dirua erabiltzeagatiko kalte-ordain plusean, gidari plusean, banatzaile plusean eta patroiaren jaiegunetan.

Gogoratu behar da sektore honetako lanaldia elikagaien merkataritzako lanaldia baino nabarmen murritzagoa dela, 1.637 ordurekin.

500 pertsona ingururi eragiten dien hitzarmenak, eta horren bidez aurrerapauso bat eman nahi da Mercabilbaoko prekaritatearekin amaitzeko (plantillaren %50 inguru langile migratuak dira).