Giza eskubideak, bakea eta konponbidea aldarrikatzeko manifestazioa Donostian larunbat honetan
2015/01/14
Dispertsioaren aurka urtarrilaren 10ean eginiko mobilizazio erraldoiaren ostean atzo gauzatu ziren atxiloketak salatzeko hainbat sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozialek manifestazioa deitu dute larunbaterako, urtarrilak 17, Donostian, 17:00etan. Deitzaileen iritziz atxiloketak eraso zuzena dira bake, askatasun eta demokrazia egoera bat sortzeko egiten ari diren ahaleginei zein egoera sozial eta politiko berriari.