“Egunkariaren auzia bukatu da. Zorionak denoi”

2014/10/17
“Egunkariaren auzia bukatu da. Zorionak denoi”
Andoaingo Martin Ugalde Parkean eskertza ekitaldia burutu dute Egunkaria prozesuan izandako auzipetuek eta beraiekin batera 11 urte luze hauetan sostengua eta atxikimendua eman duten hainbat elkarte, eragile eta lagunak. ELAko ordezkaritza ere izan da ekitaldian.

Patxi Agirrezabala, komunikazio arduradunak, adierazi du ”inoiz gertatu behar izan ez zuen kapitulu beltza amaitu da. Orain kalte-ordainak bideratzea zilegikoa litzateke. Zorionak denoi”