Arabako Gizartegintza alorreko lehen hitzarmena sinatu da

2014/12/30
Aurre-akordioa joan den uztailean sinatu ondoren; AISA patronalak, ELA sindikatu nagusiak, eta ordezkaritza duten gainerako erakundeek lehen hitzarmena sinatu dute gaur. Horren bidez arautuko dira, 2015eko urtarrilaren 1az geroztik, Arabako 1.300 langileen lan-baldintzak.

Hitzarmena sinatu izana aurrera-pauso nabarmena izan bada ere, hemendik aurrera izango dugun lana are gogorragoa izango da, ELAren ustez, benetan eta osorik enpresetan eta elkarteetan betearazi nahi badugu. Hori dela-eta, funtsezkoa izango da langileak antolaturik egotea lantokietan; gure sindikatuak bere babesa eskainiko du helburu hori lortze aldera.

ELAk azkenik zoriondu nahi die sektoreko langile guztiei lehen hitzarmen hori lortu izanagatik eta orain dela bi urte hasitako negoziazio-prozesu osoan erakutsitako engaiamenduagatik.