Agerraldia eta kontzentrazioa Osakidetzako garbitzaileen egoera salatzeko
2021/09/22
ELAk Gasteizko Legebiltzarreko Osasun komisioan parte hartu du Osakidetzako garbitzaileen lan baldintza kaskarrak salatzeko. Egoerak bere horretan jarraitzen baitu, subkontratazioaren, behin-behinkotasunaren, kontratu laburren eta lan karga jasangaitzen ondorioz, besteak beste. Egoera hori da komisioan azaldu duguna.
Era berean, eta agerraldi hori dela eta, Legebiltzarraren kanpoaldean kontzentrazioa egin dugu. Aurreko hilabeteetan egin ditugun mobilizazioen jarraipena izan da gaurkoa.