Iruñeako Tradisa-ren langileak gaurtik greba mugagabean daude soldata-eskala bikoitza murriztearen alde

2016/04/15
Tradisa-ren langileak gaurtik aurrera greba mugagabean daude soldata-eskala bikoitza murriztearen alde, eta ia behargin guztiek erabaki dute lanera ez joatea diskriminazio hori salatzeko. Enpresa batzorde osoak greba deitu du (2 ELAkide, 2 LABekoak eta 1 CCOO-rena) eta dauden bi langile-multzoek batera erantzun dute, euren arteko elkartasuna erakutsiz.

Garai batean, Volkswagen-en azpikontrata hau Nafarroako Garraioen hitzarmenetik Espainiako Aparkalekuen hitzarmen-era igaro zen, une hartan zeuden langileei euren baldintzak errespetatuz. Baina hortik aurrera sartu izan direnentzat, baldintzak askoz okerragoak hasi zen inposatzen: urteko 6.000 euro gutxiagoko soldata eta lan-ordu gehiago, besteak beste.

Orain, hitzarmen berria negoziatzen ari dira, alde izugarri hori murriztearen helburuarekin, baina Tradisa-ren zuzendaritzak ez du 95 langileren arteko berdinketa hori betetzeko eskaintzarik egiten, eta gainera langile batzuei euren baldintzak okertzeko mugimendua egin du. Gauzak horrela, enpresa batzordeak greba mugagabea deitu du eta ia langile guztiek bat egin dute horrekin.