ELAk Zumaian hildakoa eragin duen lan istripua salatu du

2012/07/04
ELAk beste lan istripu bat salatu nahi du. Oraingoan 26 urteko langile bat hil da Zumaiako Okin taldeko ARTADI enpresan. Beste 11 lankide ere gasa irentsita zaurituak izan dira.

Aurten dagoeneko 28 langile hil dira Hego Euskal Herrian lan istripu baten ondorioz. ELAk istripuaren arrazoiak eta egon daitezkeen erantzukizunak erabat argitzea eskatzen du. Krisia aitzakitzat hartuta lan osasuna eta segurtasuna bigarren maila batetan geratzen ari dira eta enpresa askok ez dituzte arlo honetan dituzten egin beharrekoak betetzen.

ELAk bere dolumina adierazi nahi dio hildako gaztearen familia eta lagunei. Era berean, bat egiten du enpresa komiteak deitutako 24 ordutako lanuztearekin eta bihar lantokiaren aurrean goizeko 11etan egingo den elkarretaratzearekin.