ELAk Kutxabanken pribatizazioren aurkako kanpainari ekin dio
2014/05/13
Kutxabanken pribatizazioaren aurkako kanpainari ekin dio aste honetan Euskal Komunitate Autonomoan. Izan ere, ELAren iritziz gure esku dagoen guztia egin behar dugu erabaki hori gauzatu ez dadin. Pribatizazioa estatu-kolpea da euskal ekonomia errealaren beharrizanen aurka; urte askoan hartu den erabaki politikorik larriena da. Gezurra da, ez du inork behartzen pribatizatzera salatzen du ELAk.