Petronor eta Sacyr
Enpresek hitzarmena betetzen ez dutelako 53 egun daramatzate greban garbitzaileek
2023/03/10
Iaz adostutako errefortzu plusa ez dute oraindik jaso langileek. Emakumezkoak dira Sacyr azpikontratako garbitzaile gehienak, baina garbitzaileen gehiengoa gizonezkoa duten Petronorren beste azpikontrata batzuk ordaintzen hasi dira plus hori dagoeneko.
ELA sindikatuaren laguntzarekin 53 greba egun egin dituzte orain arte Sacyr-eko langileek, adostutako errefortzu plusa ez dietelako oraindik ordaindu. Garbiketa lanetarako azpikontratatuta dauka Petronorrek Sacyr, eta langileen % 90 emakumezkoa da plantillan. Baditu Petronorrek garbiketa lanetarako azpikontratatutako beste enpresa batzuk eta, horien artean, langileen % 100 gizonezkoak diren plantillei ordaindu egiten diete adostutako errefortzu plusa.
Adostutako plusa, soldata eta baldintzak errespetatu arte borrokan jarraituko dutela esan dute langileek.