Corrugados Azpeitiako lan batzordearen eta zuzendaritzaren arteko bilera izan da gaur

2013/01/08
Corrugados Azpeitiako lan batzordearen eta zuzendaritzaren arteko bilera izan da gaur
Corrugados Azpeitiako langileen ordezkarien eta zuzendaritzaren arteko bilera izan da gaur eguerdian. Bertan LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek dokumentazio ekonomiko bat aurkezteko eskatu diote zuzendaritzari. Dokumentazio hori eskuratzean hurrengo bilera baterako eguna finkatzekotan geratu dira.

Negoziazioei begira, greba mugagabearen amaiera iragarri eta gero alde bien artean egindako lehen bilera hau positiboki baloratzen du enpresa batzordeak.