MERKATARITZA
Greba deialdiak lan-baldintzak okertzeko egitasmoan atzera egitera behartu du Leclerc
Enpresa-batzordeak gaur deitutako elkarretaratzea eta lanuzte partzialak bertan behera utzi ditu.
Gaurko abuztuak 14eko lanuzteen deialdia dela eta, Leclerc (Kordobila) taldeko zuzendaritzak atzera egin behar izan du lan-baldintzak prekarizatzeko asmoan. Negoziazioak aurrera doazela ikusita, enpresa-batzordeak (ELAko 6, LABeko 3, CCOOeko 1, eta UGTeko 1) lanuzteak eta gaurko deitutako kontzentrazioa bertan behera uztea erabaki du.
Enpresaren jarrera aldatu egin da Kordobilako zentroaren 34 urteko jardueran lehen aldiz greba egiteko deialdiarekin. Ekimen hori ELAk batzordean gehiengoa duenean gertatu da.