Ordubeteko lanuzteak goiz eta arratsaldeko turnoetan Aernnova Aeroestructuras Alava taldeko lantegietan
Hori guztia gertatu bitartean taldeak lan-karga handia izan du. Dena dela, azken hiru urteotan Arabako lantegietatik hainbat muntaketa-kate eta tresna atera dira (300 eta 400 lanpostu bitartekoaren parekoa). Lan-karga hori deslokalizatzeko arrazoia, Zuzendaritzaren arabera, hemen lanez gainezka egotea da. Gainera, Aernnova Aeroestructuras Alavan elkarturik dauden muntaketa-lantegietatik iaz logistika-atala ere kanpora atera zen (100 lanpostu gutxiago). Azken batean, Arabako lantegietatik lan-kargak eta enplegua desbideratu nahi izan dituzte.
Nabarmendu beharrekoa da joan den urrian prestakuntza-ikastaro bat, gerorako kontratazioa izango zuena, "lau haizeetara" iragarri zela. Ikastaro horrek Eusko Jaurlaritzaren 3,4 milioi euroko diru-laguntza izango zuen. Gaur egun, Espainiako Gobernuak dauka taldearen akzio-paketerik handiena, horretan duen erantzukizuna, beraz, bikoitza da; batetik herri-erakunde den aldetik datorkiona, eta bestetik taldearen jabe den aldetik duena. Horren haritik Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta Kutxabanken erantzukizun bikoitza ere nabarmendu beharrekoa da, nahiz eta Espainiako Gobernuarena bezain nabarmena ez izan, haiek ere diruz lagundu, finantzatu eta parte hartu baitute akzioetan, hastapenetatik taldearen “lagunkide” isilen moduan arituz.
Horregatik guztiagatik, ezarri nahi diguten EEE erabat bidegabetzat eta ezin zurituzkotzat jotzen dugu. Argi dago EEE horrek gure erakunde guztien ontzat emana duela: Espainiako Gobernuarena, Eusko Jaurlaritzarena, Arabako Aldundiarena, Gasteizko Udalarena eta Kutxabankena; Aernnova taldeak hartzen dituen erabaki guztien partaide baitira.