Gipuzkoako eraikuntzako lan hitzarmena sinatu da
Sinatu den akordioak, besteak beste, datozen hiru urteetarako KPI+%1,6ko soldata igoera eta 8 ordutako lanaldiaren murrizketa jasotzen ditu. Bestalde, Geroa pentsio fondoaren hobekuntza, dieten %6,8ko igoera eta erresidentzia paperak lortu ditzaten atzerriko langileentzat egun bateko lizentzia jasotzen ditu.
ELAren esanetan akordioa posible izan da sindikatu honek erakutsi duen indarragatik eta grebarako kemenagatik, nahiz eta ugazabek aurretik jakin hitzarmen honekin mahai gainean zeuden soldaten eta lanaldiaren inguruko eskaintzak nabarmenki hobetu beharra izango zutela.
ELAren iritziz, Gipuzkoako eraikuntza alorrean lortutako akordioa soilik uler daiteke sindikatu honek konfrontaziorako erakutsi duen grina kontutan hartzen den heinean, izan ere, borroka ezinbesteko tresna bihurtu da sindikatu honentzat.