FRUTAS IRU (MERCABILBAO BASAURI)

Enpresak ELAko hautagaia kaleratu du hauteskunde sindikalak egin aurretik

Enpresak ELAko hautagaia kaleratu du hauteskunde sindikalak egin aurretik
ELAk askatasun sindikalaren urraketa salatu du, bide judizialari ekingo dio eta datorren astelehenerako mobilizazioak deitu ditu langilea berriro onartzea exijitzeko goizeko 07:00etan, Mercabilbaoko sarreraren aurrean.

Mercabilbaon (Basauri) kokatutako eta Iru Taldekoa den Frutas Iru enpresak ELAko hautagaia kaleratu du, uztailean egitea aurreikusita dauden hauteskunde sindikaletarako aste gutxi falta direnean.

ELAk salatu duenez, kaleratzeak langileen artean ziurgabetasuna sortzea eta enpresan jarduera sindikalaren aurkako mezua zabaltzea du helburu. Sindikatuak iragarri du demanda jarriko duela askatasun sindikalerako oinarrizko eskubidearen urraketa dela eta, eta kaleratutako langilea berehala berriro lanean hartzea eskatuko du.

Ekintza judizialez gain, ELAk mobilizazioak abiatuko ditu gertatutakoa salatzeko eta langileen eskubide sindikalak errespetatu daitezela exijitzeko. Lehena, astelehenean bertan izango da.