Eusko Tren-eko batzorde iraunkorraren prentsa agiria

2004/09/30

Eusko Trenbideak-eko Administrazio Kontseiluko ordezkaritza sindikalak egindako eskaeraren ondorioz, urriaren 1ean hitzarmenaren negoziazioaz arduratzen den mahaiaren bilkura izango da. Gogoratu dezagun mahai hau blokeatuta egon dela orain arte.

Hitzarmen kolektiboan aurrera egin ahal izatea da ordezkari sindikalen helburua, horrekin batera urriaren hiruan hasi eta urte amaierararte deituta dauden lanuzteak bertan behera utzi ahal izatea lortu nahi da.