­BIZKAIKO ERAIKINEN GARBIKETA

Jarraipen zabala izan du ELAk azarorako deitutako lehen greba egunak

Jarraipen zabala izan du ELAk azarorako deitutako lehen greba egunak
Sindikatuak 4 greba egun deitu ditu azaroaren 17, 18, 19 eta 20rako; 2026an egindako 17 greba egunei gehitu behar zaizkie hauek Azaroaren 24an negoziazio mahaia egongo da eta patronalen jarrera aldatzen ez bada, ez da baztertzen mobilizazio gehiago deitzea.

Urte eta erdi baino gehiago Bizkaiko garbiketa sektorearen hitzarmena negoziatzen eman ondoren, eta 2026an 17 greba egun izan ondoren, gaur egin da ELAk azarorako deitu dituen 4 greba egunetako lehena. Langileek greba egingo dute azaroaren 17an, 18an, 19an eta 20an.

Negoziazioa hasi zenetik, 2025eko urtarrilean, ASELBI-CEBEK eta ASPEL patronalek proposamen eskasak egin dituzte, sektorearen soldata aldarrikapenera iristen ez direnak; are gehiago, egungo hitzarmenak jasotzen dituen osagarri garrantzitsuenak okertu nahi dituzte. Sektoreko aldarrikapen nagusiak dira sektoreko partzialtasuna ezabatuko duen lanpostu hutsen sistema bat izatea eta urteko 22.500 €-ko soldata urtean. Hori guztia, gaur egun hitzarmenak jasotzen dituen eskubideak galdu gabe, adibidez, laneko bajei edo antzinatasun bajen osagarriari muzin egin gabe.

ELAk gogorarazi du patronal horien atzean milioi askoko irabaziak dituzten enpresak daudela: FCC, ISS, EULEN, SERVEO edo CLECE-ZAINTZEN, besteak beste.

11.000 langile ingururi eragiten dien sektorea da, partzialtasuna nagusi den sektorea, eta hitzarmenean lanaldi osoa izatea ahalbidetzen duen erregulaziorik ez duena. Gainera, sektore feminizatua da eta urtean 18.000 €inguruko soldata prekarioak ditu. Era berean, lan kargek eta erritmoek eragina dute langileen osasunean.